Eus.
Fra.



Helburua


Helburua, diru biltzea ikastoletako gastoen tapatzeko.


Euskal Herri Iparraldean, gutti dira, estado, eskualde edo herriak, diru emaiten dutena euskararen laguntzeko.


Andereinoak Frantses estadoak pagatuak dira.

Hortik kanpo, gastu guziak ikastola bakoitzaren gain dira.


Egoitzen eraikitze eta mententze, zainzaile, garbizaile, kantina, elkaldien garraio eta fres guziak.


Herri batzuek laguntzen gaituzte, bai eta ere jente edo lantegi euskalzale batzuk.


Etxekoek, hilabete oroz, ordainsail bat dute.


​Ondarra, Ikaskoli ineziatiba bezalako elkar lanetan, urtez urte edieiten da.


​​

Ikaskoli


Ikaskoli iniziatiba, Xiberoko Eperra ikastolako etxekoek abiatu dute 2003an.


2014ean hasirik, Sohütako Eperra ikastola eta Alozeko Basabürüko ikastolek üztartü dira lan horren erramaiteko.



Euskara

Xiberoko haurren ahoetan.


Zonbat haur euskararen ikasten ?


2012an, ikastolek Xiberoan eraman lan bati esker, badakigu:


Gure probintziako haurren %15a ikastolan ebilten dela (Diren 1 000 haurretarik, 150 ikastolan dira.)


Haur horier gehitu behar da, Ikas Bi, Frantses eskola elebidun erreduan ebilten direnak. Horiek dira %35a.


Oro har, Xiberoan, 2 haurretarik bat, euskaraz ikasten du.


Jakin behar da Ikastola erredutik direla euskaraz errexki mintzatzen diren haurrak ateratzen.





Eginbidea :


Xiberoan, badugu xantza bat.


Etxekoek arbasoen hizkuntza haurrei erakasten duten bezala, gure lur honari atxekimendua azkarra badute.


Naturalago den toki hontan, laborariek jakitate zaharrak etxeki eta arra berritu dituzte.


Ikaskoli iniziatibak Xiberoan ekoiztu eta moldatu mozkinak saltzen ditu. Ekoizle horiek denak, ikastolako etxeko dira edo izanak dira.


Mozkin bakoitzak duen etiketa, gonbidapen bat da, ondoko oporretan, bijitatxo baten egiteko, behi, ardi, erle ikusteko, nekezrien ezgutzaren sinpleki egiteko.


Honki jin oroer !





Laguntzen ahal gaitutzue ?


Hona ohar zonbait gure iniziatiba hedatzeko.

shape
Logo
nikere@ikaskoli.eu
Eperra ikastola - 64130 Sohta - Basabrko ikastola - 64470 Aloze - 0033.6.75.68.06.79

Xiberoko ikastolek egin web gunea - Site créé par Xiberoko Ikastolak.

shape
shape